Euskara ikasteko aukerak Aramaion

Urrian hasiko diren euskara ikastaroetako taldeak antolatzeko, ireki da honako hiru aukereten izena emateko epea:

  • C1-EGA prestatzeko ikastaroa. Interesa duten pertsonek izena eman eta ondoren antolatuko da taldea eta ordutegia. Zuzenean bideratuko da azterketa prestatzera.
  • Mintzapraktika ikastaroa. Aurreko urteetan ibilitako pertsonek interesa agertu dute jarraitzeko eta horrez gain, beste edozeinek ere aukera izango du taldean sartzeko.
  • Jubilatu taldearen ikastaroa. Alaia jubilatu taldeak antolatu du. Aurreko ikasturteko esperientzia aberasgarria izan zenez, jarraipena ematea erabaki dute. Informazio gehiago: Jubilatuen ikastaroa

Izen emate orokorra: udaletxean (945445016) datorren irailaren 27a bitartean.

 

Albiste gehiago →