Euskara ikasteko aukerak Aramaion (2024-25 ikasturtea)

Aurten ere Aramaioko Udalak euskara eskolak antolatzen ditu interesa duen aramaioar ororentzat. Maila guztietarako bost saio proposatzen dira, eta Aek-ko irakasleek emango dituzte. Aprobetxamendu eta asistentzia eskatzen da, eta eskolak doakoak dira.

A1, A2, “Gure euskara hobetzen”, mintzapraktika (B2 maila) eta C1 mailak eskainiko dira eta astegunak eta ordutegiak izena ematen dutenen aukeren arabera definituko dira. Animatu!

Izen emate orokorra: udaletxean (945445016) datorren irailaren 29a bitartean.

Albiste gehiago →