Euskara hobetzeko ikastaroa eta kantu tailerra
Alaiak jubilatuen elkartea euskara eta kantua lantzeko bi proposamenekin dator ikasturte hasiera honetan. “Gure euskara hobetzen” ikastaroaren helburua da euskalkia zein euskara batua lantzea eta testu laburrak irakurri eta idaztea. Astelehenetan izango da ikastaroa, goizez (10:00-12:00). Kantu tailerrekoak irailaren 29an hasiko dira, eta guztira 26 saio egingo dituzte. Musika etxean elkartuko dira 10:00etatik 13:30era. Batean zein bestean izena emateko jarri elkartearekin harremanetan.