Euskara eta hezkuntza teknikaria: Probaldiko langile lan kontratudun finkoa izendatzea
2024/12/11n Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) 2024ko azaroaren 28ko 360/24 Alkatearen Dekretua iragarki da, honako hau ebazten duena:
Lehenengoa.- Amaia Axpe Axpe, 1629***** NAN zenbakiduna, behin-behinean izendatzea, Aramaioko Udaleko euskara eta hezkuntza teknikariaren plaza betetzeko, langile lan-kontratudunen araubidean.
Bigarrena.- Lanpostua behin-behinean beteko du 6 hilabetez, probaldia egingo baitu Aramaioko Udalean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrien ondoriozko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 15. oinarrian ezarritakoarekin.
Izendapen honen iragarkia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu administrazio ondorioak.
Hirugarrena.- Lanpostuaren atxikipena behin-behinekoa izango da probaldia amaitu arte, deialdiaren 15. oinarriaren arabera.
Laugarrena.– Aldi horrek irauten duen bitartean, probaldiko langile lan kontratudun finko izendatutako pertsonak normaltasunez beteko ditu bere egitekoak, eta dagozkion ordainsariak jasotzeko eskubidea izango du.
Probaldia amaitu eta, hala badagokio, gainditu ondoren, langile lan kontratudun finko izendatuko da, eta izendapena ALHAOn eta legez ezarritako beste edozeinetan argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta web orrian, udalaren ediktu taulan eta ALHAOn argitaratzea.