Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa

Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak 2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik, azken bi urte hauetako salbuespenarekin, urtero urtero leial izan da bere zitari, jada 19 edizio burutu direlarik. ESAIT desagertu zela 7 urte betetzen diren honetan, haize freskoa eta ilusionagarria ekarri digu «Gu ere bai» ekimenak.

Aurten Ajangiztik Getaria arteko zeharkaldia burutuko dute eta Aramaion geldialdia egingo dute abuztuaren 2an.

Aurtengo leloa hauxe da. «20 urte Mendi Martxan, Gu ere bai! Euskal Selekzioa Ofizialtasuna!»

Herriko hainbat taldek parte hartuko dute taldeari harrera egiten.

Albiste gehiago →