Euskal Herriko Alboka Eguna Aramaion ekainaren 1ean

Albokarien topaketa herrikoia edo ezagunagoa den Alboka eguna ekainaren 1ean izango da Aramaion.

Egunari hasiera emateko Bixente Goikoetxea plazatik kalejira abiatuko da 12etan. Kalejira honetan, bertaratutako musikari guztiek hartuko dute parte: albokariak, pandero joleak, txistulariak, trikitilariak… Parte-hartzaile guztiekin hamaiketako egingo dugu, modu honetan elkarren artean ezagutzeko aukera paregabea eskainiz. Iturrietako sagardoa eta sagar-zukua eta Kerixarako gazta izango ditugu, bertako ekoizle eta elikagaiak ezagutzera emateko.

 

Bazkaria kanpoko frontoi estalian izango da 14:30etan. Helduek 10€ ordaindu beharko dute eta haurrek 5€. Bazkarirako izen emateko galdetegia maiatzaren 27a baino lehen bete behar da. Tiketak egunean bertan salduko dira. https://forms.gle/VxbKgW1Pt7412sGZ8 Edo emaia idatzi haizemanalbokarielkartea@gmai.com helbidera.

Bazkalostean, bildurako musikarien bat-bateko joaldiez gozatu ahal izango dugu eta arratsaldean Haizem@n albokari elkarteak eskainitako LA alboka bat zozketatuko da.

18:00etan Tik-tak ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu Imaginaciones NAI-ren eskutik.

Kontzertua 19:00etan hasiko da, Besaide, Ursaria eta Intxixu taldeekin eta txozna eta bokatak izango dira aukeran.

Topaketa honen helburu nagusia, musika-tresna honen musika eta ondarea zabaltzea eta indartzea da. Izan ere, jaialdi hau erakusleiho aparta da, emanaldi tradizionalak zein gaur egungo musikaren uztartzean ikusgai izaten baitira.

Araban egun hau ospatzeko maiz aukeratu da landa eremuko kokapena, txikitasunari garrantzia emateko asmoz. Bertaratzen den jendeak kontuan hartzeko hirian baino zerbitzu urriagoak izan arren, jaialdi polita egin daitekeela eta azaltzeko hiri eremutik kanpo merezi duten kultura, paisaia, jendea eta bizimoduak ere badaudela.

Genero berdintasunaren arloan, guztiz parekidea ez dela izango jakin arren, musika emanaldi eta ekitaldi guztietan emakumeen presentzia bermatu nahi izan dugu. Aniztasunaren alde joz, musikan zein egunerokotasunean, ez dugu onartuko jarrera baztertzailerik, jaialdi kultura aske eta segurua izatea nahi dugu.

Topaketa hau bere txikitasunetik, euskal kulturaren osagai izatea nahi genuke. Euskara jaiaren atal garrantzitsua baita, euskarak eta albokak aspalditik egin dutelako bidea ekarrekin.

Ekitaldi honen antolatzailea, “Haizem@n albokari elkartea” izango da, Otazun sortua eta Araba osoan an egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea. Bereziki eskertu nahi dugu, Aramaioko Udalak hasieratik eskainitako prestutasuna eta emandako laguntza guztia.

 

Informazio gehiago hemen: https://albokazalebilgunea.wordpress.com/

 

Albiste gehiago →