Euskal dantzak ikasi nahi dituzu?
Aramaioko Lagun Artean dantza taldeak hasi du ikasturtea eta dagoeneko buru-belarri ari da Jubilatuen egunean eta Gaba baltza egunean eskainiko duten emanaldia prestatzen.
Aurten, pandemia ondorengo egoera normalizatuan ari dira saioak eskaintzen, kiroldegiko gimnasioan. Guztira bost taldetan antolatu dira entsaioak.
Momentuz 60 pertsona inguru ari dira parte hartzen, eta elkarteak ateak ireki nahi die interesa duten herritarrei. Horretarako, mezua idatzi beharko da lagunartean60@gmail emailera.
Datu gehiago kartelean kontsultatu daitezke.