Euskadiko eskolarteko kirol jokoetan June Armendariz eta Itsaso Uribarren garaile

Maiatzaren 31n, Euskadiko 42. Eskolarteko Kirol jokoak ospatu ziren Gasteizko Ogueta pilotalekuan. Bizkaia eta Gipuzkoari irabazita, June Armendariz eta Itsaso Uribarren garaileak izan ziren.

Zorionak!

Zer dira Euskadiko eskolarteko kirol jokoak?:

Eskola Kirola ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da.

Eskola Kirolaren helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osatzea da, kirolari bakoitzaren betebeharrak asez. Horrela, Eskola Kirolak aukera berdintasuna aintzat hartuz, haurraren heziketa bultzatu beharko du, bere pertsonalitatearen garapen harmonikoa, etorkizunean kirolaren praktika ahalbideratzeko baldintza fisiko eta kirol aztura eta bizitza osasuntsua indartzen duten zenbait kirol modalitate ezberdin sustatuz.

Ikasturtean zehar ikasle gazteek burututako kirol ekintzak azken ekitaldi honetan amaitzen dira, kirol helburuaz gain, partehartzaileen adinerako egokia den lehiaketan ondo pasa eta euskara sustatzea ere helburu direlarik.

Albiste gehiago →