Euri jasek hainbat kalte eragin dituzte

Azken egunetako eurite gogorrek arazo asko eragin dituzte herrian: uholdeak, lur-jausiak, bide-mozketak eta eguneroko bizitzarako beste zailtasun asko.

Plazatik Ametsura doan bidean lur-jausia gertatu da eta bidea moztuta dago. Berdina gertatu da Gantzaga bidean, Arragako bide gurutzean beste lur-jausia egon da eta bidea moztuta dago.

Horrez gain, Aramaiotik igarotzen den errekak gainezka egin du eta plaza eta udaletxeko sarrera ere urez gainezka daude momentu honetan.

Hauxe da aramaioar batek egindako bideoa: 1164e3de-56f3-4d10-8458-afb93932b2f5

Udaleko teknikari eta zinegotziek gogor ari dira lanean, ahalik eta azkarren arazo larrienak konpontzeko eta ahal den neurrian bideak irekitzeko. Herritarrei pazientzia apur bat eskatzen zaie eta ahal den neurrian, laguntzea garbiketa lanetan.

Albiste gehiago →