Etxez etxe banatuko da UEMAko Berripapera, Gorbeiaberri eta Biblioporrak

UEMAK argitaratzen duen berripapera etxez etxe banatuko da eta berarekin batera baita udal liburutegiek osatzen dute Biblioporrak eta Gorbeiaberri aldizkaria.

Berripaperean, Seguran egindako UEMA eguna da gai nagusi portadan.

Horrez gain, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko kanpaina, kale neurketak… eta beste gai asko aztertzen dira 8 orritan.

Biblioporretan, berriz, aholku asko bildu dira, adinka banatuta. Gehienak liburuak dira baina horrez gain musika eta filmak ere jaso dira. Gida hau zazpi herrietako udal liburutegiak osatu dute, tartean Aramaioko liburutegia.

Eta Gorbeiaberrin, Gorbeialdeko Kuadrillako aldizkaria, erreportaje ugari dago, baita Aramaiokoa ere, oraingoan Maria Izagari elkarrizketa.

Albiste gehiago →