Etxealditik Euskaraldira: zer moduz joan zaizu? esan, kontatu!
Maiatzaren 3an amaituko da eta horregatik azken ariketa hauxe izango da: kanpainak iraun duen bitartean izan duzun esperientzia, bizipenak kontatzea.
Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.
Nola? bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.