Etxealditik Euskaraldira (apirilak 24): Egin dezagun jolas!

Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu gaurkoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!

 

 

Dena dela, jolasean hasi aurretik… Hartu mesedez tartetxo bat hau irakurtzeko:

Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan egingo ditugun ariketa guztiak, noski, ON-LINE izango dira. Horrekin lotuta, galdera bat egin nahi dizugu: badakizu zein hizkuntzatan ari zaren nabigatzen? Zein hizkuntza lehenesten du zure ordenagailu, tablet edo mugikorrak interneten nabigatzen duzunean? Zein hizkuntzatan dituzu konfiguratuak zure gailuak? Eta zure nabigatzailea?

Beraz, hurrengo egunetako ariketekin abiatu aurretik, proposamen bat egingo dugu: zergatik ez ditugu gure gailuak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzen?

Egin klik azpiko irudian, eta laguntza handia jasoko duzu!

logoa

Albiste gehiago →