Eta zuk, ordenagailua euskaraz konfiguratuta duzu?
Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez, gehien erabiltzen dugun softwarea euskaraz erabiltzeko laguntza ematen du, orain urte batzuetatik. Hainbat aplikazio, programa, sistema… euskaratzeko jarraibideak eta paketeak eskaintzen ditu.
Hori aprobetxatuta, begiratu diezaiogun gure ordenagailuetako sistema eragileari.
Gorbeialdeko Kuadrillako udaletan (beste ia guztietan bezala) windows sistema eragilea nagusi. Eta windows euskaraz izateko aukera daukagu, bere bertsio guztietan.
Beraz, bakoitzaren ordenagailuko windows sistema euskaraz jartzeko pausoak ematera animatzen zaituztegu. Erraza da, eta ez du sekulako aldaketa suposatzen.
Horretarako, hon hemen argibide gehiago, sistema eragileak euskaratzeko Jaurlaritzaren jarraibideen orria:
Euskarazko softwarea: sistema eragileak (windows, linux)