Eta zuk, antolatuko zenituzke jaiak, egoera berrira egokituta?

Uztailaren lehen astebukaeran ospatu izan ditugu Aramaioko San Martin jaiak baina aurten egoera berria bizi dugu eta COVID-19k erabat aldatu du hasiera plana.

Aramaio herri txikia izanda, agian baduzu aukera zerbait egiteko, beti ere erantzukizunez jokatuta, ardura sozialaz eta zentzua erabilita. Baina, gai izango gara? Eta zuk, ulertzen duzu egoerak dakarren aldaketak? Zein da zure iritzia?

Aramaioko Udalak ez du erabakirik hartu eta horretarako nahi du ariketa sozial hau egin, herritarren iritzia jasotzeko.

Hauxe da inkesta: SAN MARTIN JAIAK 2020

Beste kontraste batzuk egingo dira

Herriko taldeekin ere egingo da kontrastea, izan ere beraiekin batera antolatu iza ditugu jaiak urtero eta beraiek duten iritzia jaso nahi da. Horretarako bilera bat egingo da, modu presentzialean eta distantzia soziala gordeta,

  • datorren ekainaren 8an,
  • arratsaldeko 17:00an.
  • Udaletxean, pleno aretoan izango da.

Eta auzoetako alkateekin ere beste bilera bat egingo da, auzoetako jaien inguruan hitz egiteko.

  • datorren ekainaren 8an,
  • arratsaldeko 18:30etan.
  • Udaletxean, pleno aretoan izango da.

Albiste gehiago →