Estatuko plater jaurtiketan, aramaioarrak nagusi

Asteburuan, maiatzaren 15ean jokatu da Valdorban (Nafarroan) Espainiako txapelketa, plater jaurtiketako mini foso modalitatean.

120 partaide izan ziren guztira eta beterano mailan bi aramaioarrek lortu zuten garaipena.

Modalitate honetan 75 plater jaurtitzen dira eta hauxe da lortu zuten emaitza bi irabazleek:

  1. Juan Luis Nafarrate (72 plater)
  2. Enrique Ullibarriarana (70 plater)

Kurtzetagain taldeko lau tiratzaileek parte zuten parte.

Zorionak!!

Albiste gehiago