Esleitu dira aurtengo garraio laguntzak
Uztailean bukatu zen garraio laguntza eskatzeko epea eta behin eskaera guztiak aztertuta, aste honetan ordainduko zaie eskatzaile guztiei 48,38 euronako laguntza.
Aurten 62 pertsonek eskatu dute laguntza, eta partidan dagoen aurrekontua eskatzaileen artean banatzen denez, aipatutako kopurua jasoko du bakoitzak. Eskatzaileek aurkeztu behar izan dute, egin dituzten ikasketen ziurtagiria eta bestelako informazio osagarria ere. Ondo dagoela kontrastatu ondoren, esleitu dira laguntzak.
Albiste gehiago →