Esku-hartzeak argindar sarean
Uztailaren 5ean argi mozketa batzuk egon ziren argindar instalakuntzaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko. Bi helburu izan zituen esku-hartzeak: batetik, matxura bat konpontzea, eta, bestetik, sare elektrikoak huts egiten duenean argindar sorgailua modu automatikoan martxan jarriko dela ziurtatzea.
Matxura konpondu zen, baina bigarren helburua betetzea ez zen lortu. Horrek esan nahi du, egoera honetan argia joanez gero, sorgailua ez dela automatikoki martxan jartzen, eta, beraz, langilea bertaratu arte korronte elektrikorik ez dela izango herrian.
Argindar konpainiak aurreikusten du oporren ondoren beste esku-hartze bat egitea argindar sorgailua modu automatikoan martxan jar dadin.