Eskolarteko kanporaketa ostiralean Kanpezun

Arabako 14-18 urteko gazteen eskolarteko saio bat jokatuko da maiatzaren 12an Kanpezuko kultur etxean 19:30ean. Taula gainean arituko dira June Astegieta, Urko Lafuente, Oier Biain, Eukene de los Aires, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba. Arabako finala Aramaion izango da maiatzaren 20an.