Eskolarteko kanporaketa ostegunean Gasteizeko gaztetxean

Arabako 14-18 urteko gazteen eskolarteko bertsolari txapelketako saioa izango da maiatzaren 4an 19:30ean. Taula gainean arituko dira Samu Rodriguez, Hegoi Amabizka, Iraide Onaindia, Ane Arexolaleiba, Txomin Abarrategi eta Maddi Agirre. Arabako finala Aramaion izango da maiatzaren 20an.