Eskolaren izena aukeratzeko azken txanpa
Orain arteko San Martin eskolaren izena aldatzeko hainbat proposamen jaso ondoren, eta lehen bozketarekin izen batzuk orraztuta, bigarren bozketa egingo da izen definitiboa aukeratzeko.
Hauek dira lehen bozketan botu gehien jasotako izenak:
ARAMAIXO ESKOLA | 41 |
ARAMAIO ESKOLA | 29 |
ARAMAIXO HERRI ESKOLA | 29 |
ARAMAIO HERRI ESKOLA | 23 |
TEILAMENDI ESKOLA | 16 |
ORIXOLPE | 15 |
Nola parte hartu bozketan
- Bozketa eguna: ekainak 10, osteguna izango da.
- Aramaioko herritarrek bozketan parte hartzeko tartea goizez eta arratsaldez izango dute Goiko Taberna parean jarriko den bozketarako mahaian, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 18:30 etara. Ordutegi honetan botua emateko aukera ez duenak aramaioeskola@aramaioeskola.eus helbidean eskatu dezake online egiteko aukera.
- Eskolako gimnasioan goizeko 10:30etatik 11:00etara eta 11:45 etatik 12:15 etara bozkatu ahal izango da.
- Orain arte bezala, eskolako guraso eta langileek galdetegiaren bidez botua emateko aukera izango dute .
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko eskolara deitu edo helbide honetan eskatu dezakezu: aramaioeskola@aramaioeskola.eus