Eskolan hobekuntza batzuk egingo dira udan

Urtero eskolan hobekuntzak egiteko diru laguntza eskatzen da Eusko Jaurlaritzan, Udal-laguntza lerroaren barruan. Laguntza honetan eskatzen dena eskolakoekin adosten da beharrak zeintzuk diren erabiltzaileek jakiten dutelako.

2022rako ere eskatu zen, beheko ludotekara eta gimnasioari doan pasilloa eta jangelatik sarrera egokitu eta berritzea eta horretaz aparte gela ezberdinetan margoketak. Lan hauetarako 25.856,46€-ko diru laguntza jasoko du udalak.

Lan hauetarako AMER MOCEVIC enpresak aurkeztu du aurrekontu merkeena, 27.063,65€koa, eta berari esleitu zaio.

Albiste gehiago →