Eskolan hasi direnez ur parkeko ordutegia moldatuko da

Gaur, irailak 8, eskolan ikasturte berria hasi dutenez ikasleek ur parkearen ordutegia moldatuko da. Horrela, aste egunetan 16:30etatik 19:30tara egongo da martxan eta asteburutan orain arte bezala 11:00tatik 19:30tara.
Momentuz irekita mantenduko da ur parkea, eta eguraldia eta jendearen arabera iraila erdi edo amaiera aldera denboraldiko itxiera egingo da.

Albiste gehiago →