Eskolan eta kultur-etxean garbiketak indartu dira COVID-19 dela eta

Covid-19ak eraginda bizi dugun egoera bereziak horrela eskatzen duelako, garbiketa indartu da kultura etxean eta eskolan.

  • Garbiketa pleguak aztertu ostean Kultur-etxean aretoa gehiago erabili behar denez, 2 egunetan beharrean 5 egunetan garbitzea hobetsi da. 3 egun gehiagotan garbitzeak hilero 330.08€ hilero suposatuko dio udalari.
  • Eskolaren kasuan, bertako gimnasioan 2 egunetan erratza pasatu eta behin fregatzea dago pleguetan eta hobetsi zen bertako zuzendaritza batzordean gaia landu ostean, 5 egunetan erratza pasatu eta fregatzea. Honek ere 330.08€ hilero suposatuko dio hilero udalari.

Beti dago zer hobetu baina ematen den eraikinen garbiketa zerbitzua aztertu ostean, bi hobekuntza hauekin ikusi diren hutsuneak betetzen dira, nahiz eta egoera dagoen bezala ikusita, tartean tartean aztertuko den zerbitzu hau, orain arte bezala.

 

Albiste gehiago →