Eskolako patioko sabaiko isolatzailea aldatuko da

Irailean zehar eskolako patioko sabaiko isolatzailea aldatuko da. Eskolan inbertsioak urtero egiten dira, mantenimentu lanez aparte. Inbertsio nagusia Udalaguntza Eusko Jaurlaritzako diru laguntza lerroan aurkezten da zuzendaritzarekin adostuta. Aurten, ikusita patioko sabaiko isolatzaileak jasaten apurketak, erabaki da isolatzaile finko eta apurtzeko erreza ez den bat jartzea, eskola bera ere hobeto isolatzeko.

Aurrekontu ezberdinak eskatu ostean Cubiertas y cierres Gasteiz S.L enpresari esleitu zaio lan hau 13.144,46€gatik eta esan bezala, udako enpresaren antolamenduaren arabera, abuztu bukaera edo iraila hasieran hasiko dira lanak. Udalaguntza diru laguntza lerrotik 12.165,25€ lortu dira lan hauek egiteko.

Albiste gehiago →