Eskolako izena aldatzeko prozesua
Orain arte San Martin herri eskola bezala ezagutu dugun arren, izena aldatzeko prozesua ireki du eskolak eta bozketa egingo du, martxoaren 18an, ostegunean.
Botoak eskolako gimnasioan bilduko dira, egunean zehar. Eskolako zenbait langilek eta ikasleek izango dute aukera parte hartzeko. Eta guraso eta besteko langile eta ordezkariek galdetegi baten bidez bozkatu ahal izango dute, martxoak 17tik aurrera.