Eskolako izena aldatzeko irizpideak

Aramaioko eskolaren izena aldatzeko prozesua abiatu da aurten. Izen berria aukeratzeko,  Elkarbizitza Behatokiko kideek irizpide batzuk zehaztu dituzte eta horren arabera egingo da izen aldaketa. Edozeinek izango du irizpide horien inguruan proposamenak bidaltzeko aukera.

Elkarbizitza Behatokia, gurasoak, irakasle eta ikaslea eta udaleko ordezkariak osatzen dute.

Hauek dira momentuz eskolako izena proposatzeko kontuan hartu behar diren irizpideak:

  • Errespetuzko izena izatea.
  • Hizkuntza euskara izatea
  • Bakarra izatea; izen bereko eskola edota elkarterik ez egotea.
  • Aramaioko testu-inguruaren, herriarekin lotura izatea (natura eta mitologiarekin harremana izan dezake ere)
  • Adierazteko erraza izatea.
  • Herritar ospetsu baten izen propioa ez izatea.
  • Gure garaira egokitua izatea.

Maiatzak 4 arte zabaldu da irizpide gehiago proposatzeko epea.

Prozesua gutxi gora-behera hau izango da:

  1. Eskolako izena aukeratzeko irizpideak adostea hezkuntza komunitate guztiaren artean. Irizpide proposamen gehiago jasotzeko epea: Maiatzak 4. 
  2. Irizpide horiek kontuan izanda, izen berriak proposatzeko epea zabalduko da: Maiatzak 7.
  3. Proposatu diren izenen zerrenda egin. Proposatutako izenek irizpideak betetzen dituztela ziurtatu. Maiatzak 17,18.
  4. Eskolako izenen arteko lehenengo botaketa hezkuntza komunitatearen artean . Helburua, izen askoren artean gutxi batzuk aukeratzea izango litzateke.  Maiatzak 26
  5. Ekainak 7-11 arteko astean izena aukeratzeko 2. bozketa. Prozesua herriari zabalduko zaio.

Proposamenak aramaioeskola@aramaioeskola.eus helbidera bidali ditzakezue.

 

 

Albiste gehiago →