Eskolako aterpea txukuntzeko batzordearen lehenengo bilera abenduaren 5ean
Aramaixo Herri Eskolako ikasleak deialdia zabaldu dute, eskolako aterpea txukuntzeko batzordea eratzeko. Horretarako, herritarrei deia egiten diete abenduaren 5ean 15:00etan eskolako liburutegira hurbiltzeko, batzordean parte hartu eta ekarpenak egiteko.
