Mila esker aurtengo trantsizio jaiak posible egin dituzuen guztioi!
Aurten trantsizio jai batzuk planteatu genituen azken momentuan egoerak horretarako bide ematen zuela ikusita. Zaila izan da antolakuntza, sekula baino zailagoa, pandemiak gogor astindu gaitu zentzu guztietan eta arauak eta egoera etengabe aldakorrak izaten ari dira.
Argazkiak: https://goiena.eus/bereziak/aramaioko-ez-jaiak-2021
Hala ere, bilera ireki batean, herritar zein herriko eragile ezberdinekin bilduta, ardura handiarekin, aurrera egin genuen. Lau egun bizi biziak izan dira antolakuntzan ibili garenontzat baina orokorrean balorazio ona egiten dugu.
Herritar ezberdinen konpromisoa eta ardura ezinbestekoa izan da horretarako, eta horregatik bihotzez eskertu nahi diegu arduraz eta zentzuz lau egun hauek posible egin dituzten guztiei: Anbotoko Mariri, txosna terraza antolatzen eta zaintzen ibili diren gazte guztiak; Lagun Artean dantza taldeko herriko artistei; Alaiak jubilatu elkarteari nagusien artisau erakusketarekin gure nagusien artelanei balorean jarri eta herriari erakustearren; Papargorri eta Alaiak Abesbatzei gure belarriak eta bihotzak goxatzearren; Idoia, The Clayton, Balarrasa eta Exterminio herriko musika taldeei; tabernariei, garbitzaileei,txistulariak, … eta orokorrean hau errezago egitea posible egin duzuen guztioi.
Ekintza antolatuak eta txosna terraza bera, zein tabernak itxi ostean, kanpoko jendeak, orokorrean, zein bertakoak zarata eta zikintasuna eragin dute, asteburu askotan bezala. Horren aurrean beste behin ere jendeari besteekiko errespetua eta inguruak garbi uzteko eskaera luzatu nahi diogu, indibidualtasun guztien gainetik elkarbizitzari begira ezinbestekoak direlako errespetua bera eta zentzuna.
Eskerrik asko berriro ere bizitzaren ospakizuna eta osasunaren zaintzaren orekan zentzunaz eta arduraz kolektiboki dantzan zabiltzaten denoi eta segi dezagun denon artean herria egiten!