Eskerrik asko Aramaio!

Oraingoan ere aramaioarrok solidarioak garela erakutsi dugu, kasu honetan Greziako errefuxiatuekin. Izan ere, asteburuan egin den oinetako bilketa ederto joan da eta asko izan dira Sastiñara hurbildu direnak beraien oinetakoak ematera.

Eskerrik asko etorri zareten guztioi eta mila esker oinetako guztiak biltzen eta ordenatzen lagundu diguzuen boluntario guztiei ere.

Albiste gehiago