Errenta aitorpena euskaraz
Gaur hasi eta ekainaren 25era arteko epea dago 2023ko errenta aitorpena egiteko. Aramaioko Udalak herritarrak animatu nahi ditu izapidea euskaraz egitera. Behean dituzue aukera desberdinak:
AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA
Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
MEKANIZATUA
- Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
- Horrela eskatuz gero, ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, eta bai telefonoz zein Internet bidez ere.
- Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.
INTERNET BIDEZKOA
- Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean
euskara hautatu.
- Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz
egin nahi duzula.
- Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska dezakezu.