Errenta aitorpena euskaraz egin daiteke!

2020ko errenta eta ondarea aitortzeko garaia heldu da. Araban, datorren uztailaren 16an amaitzen da epea. Eta zuk, euskaraz egiten duzu?

Urtetik urtera, errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua gorantz doa, baina oraindik errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun gaude.

Gaur egun, errenta aitorpen gehienak mekanizatuak dira lurralde gehienetan. Batzuk etxean jasoko zuten proposamena, beste batzuk internetetik egin/egingo dute eta beste batzuk, aldiz, bulegoetan edo baimendutako aholkularitza eta gestorietan kudeatuko dute.

Zentzu honetan, gogorarazten da kasu guztietan dela posible euskaraz egitea. Norberak egin behar du eskaera, eta behin eskaera eginda, hurrengo urteetako komunikazioa euskaraz mantentzen da.

Arabako Aldundian honako link honetan dago informazio gehiago:

https://web.araba.eus/eu/ogasuna/errenta

Albiste gehiago