Errenta Aitorpena euskaraz egin daiteke!
Araban, apirilaren 5etik ekainaren 27ra bitartean egin ahal izango da errenta aitorpena. Eta aukera dago euskaraz egiteko! Nola?
Euskaraz egiteko kanpaina berezia jarri du martxan UEMAk, hainbat erakundeekin elkarlanean. Aramaiok ere bat egin du kanpainarekin!
Jarraibideak ondo azaltzen dira kartelean! Kasu bakoitzen jarraitu behar diren pausuak zehazten dira: autolikidazioa jasotzen dutenenentzat, mekanizatua egiteko premia dutenentzat edota Internetetik egingo dutenentzat.