Errenta aitorpena euskaraz
2025eko ekitaldiko errenta eta ondarea aitortzeko kanpainari ekingo diote Hego Euskal Herriko foru ogasunek apirilaren lehen egunetan. Horrekin batera, UEMAk, bertako kide diren udalekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina egingo du aurten ere, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua gorantz ari da urtez urte, baina oraindik ere errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago, eta horretan eragin nahi dute kanpaina honekin UEMAk eta udalek, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.
Aramaioko Udalak ere gonbidapen zuzena egin nahi die aramaioarrei, aitorpena eta horri dagozkion tramiteak euskaraz egin ditzaten. Informazio gehiago, hemen klik eginda.
