Erorikoak prebenitzeko tailerra

Erorikoak dira 65 urtetik gorako pertsonen artean lesioen kausa nagusia. Adin horretako pertsonen erdiek, gutxienez, eroriko bat izaten dute urtean, eta horren ondorioak ez dira soilik fisikoak, psikologikoak eta sozioekonomikoak ere badira.

Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, Aramaioko Udalak, Osakidetzako Osasun Zentroarekin, Eusko Jaurlaritzako “BetiOn” Zerbitzuarekin eta Osasun Publikoko Zerbitzuarekin lankidetzan, 65 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzendutako tailer bat antolatu du.  

Tailer hau bi saio teoriko-praktikoetan egingo da:

  • Egunak: martxoak 10 eta 11, asteartea eta asteazkena
  • Ordutegia: 10:30 – 12:00
  • Lekua: udaletxeko pleno aretoan

Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).

Izen-ematea: Udaletxean edo emailez (itxasokultura@gorbeialdea.eus) martxoaren 3a arte, asteartea.

Albiste gehiago →