«Erase una vez Euskadi» filmaren irudiak grabatuko dira Aramaion

Manu Gómezek zuzentzen duen pelikularen eszena batzuk grabatuko dira datorren urriaren 5ean Azkoagan. Egun osoan bertan izango dira, lehendabizi prestakuntza lanak egiten eta ondoren grabatzen.

Filma, Manu Gomezek zuzenduta, ihes egin behar izan zutenei buruz hitz egiten du, eta, batez ere, 80ko hamarkadako Euskadi hartan integrazioaren eta bizikidetzaren alde borrokatzea erabaki zutenei buruz.

Besteak beste, Luis Balllejo, Marian Álvarez, Rafa Martín eta Josean Bengoetxea ditu protagonista filmak, eta RTVEren eta EITBren finantziazioa du.

Albiste gehiago