Erakusketa: pintura lehiaketako lanak ikusgai daude
Zapatuan egin zen kaleko pintura lehiaketa eta bertan aurkeztu ziren lanak ikusgai daude Sastiñan.
- Oharra: egunak eta ordutegia kartelean kontsultatu.
Pintura lehiaketako irabazleak
Goizean goiz berotu zen giroa eta giro aparta egon zen Aramaion. 50 pertsona baino gehiago animatu zen parte hartzera; 32 nagusi eta 22 ume. Hauen artean herritarren parte hartzea be aipagarria da, izan ere nagusien artean lau herrikoak izan ziren eta umeen artean guztiak.
Argazki guztiak ikusteko egin klik
Kategoria ezberdinak kontuan hartuta hauek dira aurtengo irabazleak:
Nagusiak:
- Jose Reyes
- Yohane Soldovilla
- Ricardo Azkargorta
Umeak:
- Eneritz Kortabarria
- Aimar Etxaniz
- Maier Romero
Herriko onena: Nuria Altuna
Aipamen bereziak:
- Carlos Espiga
- Lucio Fernandez de Miguel
Albiste gehiago →