Eraikin publikoetan energia autokontsumoa bermatzeko plakak jarriko dira kiroldegian
Kiroldegiko obra esleituta eta kontratua sinatuta dago, eta egitura egiten dutenean hasiko dira teilatu berria jartzen eta zaharra eraberritzen. Hau egin ostean, Aramaioko Udalak bere eraikin publikoetan autokontsumo proiektua jarri nahi du martxan; hau da, kiroldegiko teilatua erabiltzea eraikin publikoei plaka fotoboltaikoen bidez argindarra emateko.
Proiektu hau egiteko enpresa ezberdinei aurrekontua eskatuta, LORTU INTEGRA S.L enpresari esleitu zaio azkenean, 5.082,00€-tan.