Epea zabalik kultura, kirol eta gizarte arloko dirulaguntzak eskatzeko
2023ko deialdia atera du Aramaioko Udalak, eta 18.000 € bideratuko dira programa honetarako.
Elkarteak, kultura eta/edo gizarte taldeak eta entitate publiko zein pribatuak aurkez daitezke, bai eta herritarrak ere, banaka, baldin eta maiz edo noizbehinka biltzen badira mota horretako jarduera egiteko.
Ekainaren 4an amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Dena den, izaera puntuala edo apartekoa duten jarduera edo programetarako eskaerak hasi baino hilabete lehenago aurkeztu behar dira. Nolanahi ere, eskaerak 2023ko azaroaren 18rako aurkeztuta egon beharko dute.