Eolikoen proiektuari buruzko batzarra datorren asteazkenean
Azaroaren 22an herritarrekin bilera egingo da Aramaioko energia iturrien proiektuen gainean. Hauxe da izenburu zehatza: “Aramaion Energia Iturrien Proiektuez Herritarrekin Hausnartzen: Egindakoak Eta Egitekoak».
18:30ean izango da batzarra, Udaletxean. Deialdiaren helburu nagusia da herritarrekin partekatzea parke eolikoaren proiektuan gaur arte Aramaioko Udalak egindako urratsak eta hemendik aurrera aurreikusten dituenak. Aramaioar guztiak zaudete gonbidatuta.
Argazkia: argia.eus