Enpresen eta langileen likidezia errazteko premiazko neurri fiskalak iragarri ditu Aldundiak

prestaciones_especiales1_0

Premiazko neurri fiskalen lehen sorta onetsi du, osasun krisiak eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko. Besteak beste, PFEZaren ordainketa zatikatuak bertan behera utziko ditu, eta Rentafacileko epeak mantenduko ditu familientzat.

Arabako Foru Aldundiak premiazko zerga neurrien lehenengo sorta bat martxan jarriko du, Covid-19ak eragindako osasun krisiak gehien eragindako zergadunen kalte ekonomikoak murrizteko. Arabako enpresen eta langileen likidezia erraztu nahi du Aldundiak, eta neurriak asteazkenean onartuko dituzte ezohiko gobernu kontseiluan.

Besteak beste, enpresariei eta autonomoei likidezia errazteko neurri fiskalak aurkeztu ditu Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak. PFEZaren lehen eta bigarren hiruhilekoen ordainketa zatikatuak bertan behera utziko dituela iragarri du Aldundiak. Gainera, atzerapenak eta zatiketak emango ditu Arabako Ogasunak, berandutze interesik gabe eta baldintza malguetan. Eta enpresei BEZaren itzulketak eta hornitzaileei egin beharreko ordainketak arinduko dizkie.

Bestalde, Arabako familientzako neurriak ere aurkeztu ditu Aldundiak: aurrez aurreko Errentaren Kanpaina irailera atzeratuko bada ere, Rentafacileko epeak mantenduko ditu. Modu honetan, aitorpen negatiboak dituztenek 48 ordutan kobratu ahal izango dute; eta aitorpen positiboak dituztenek, ordea, azarora arte ez dute Ogasunari ordaindu beharko.

«Aldundiak, ordaindu behar badu, lehenago ordainduko du. Eta, kobratu behar badu, beranduago kobratuko du», ziurtatu du Ramiro Gonzalezek, streaming bidez egindako agerraldian.

Zehaztasun gehiago: http://arabapress.eus/

Foru Aldundiko bulegoak itxita

Edificio_de_la_Diputacion_Foral_de_AlavaArabako Foru Aldundiak itxita izango ditu jendearen harrerako gune guztiak, eta aurrez aurreko kudeaketak premiazko gaietarako bakarrik onartuko dira, hitzordua jarrita, COVID-19 koronabirus izurriteari eusten laguntzeko.

Telefono bidezko arreta (945 181818) eta posta elektronikoa aktibo mantenduko dira herritarrek eta enpresek prozedura eta zerbitzu publikoei buruz egiten dituzten kontsulta guztiei erantzuteko, eta kontsulta horiek dagokion arlora bideratzeko.

Halaber, izapideak bide telematikoen bidez egiten jarraitu ahal izango da.

Foru Ogasunaren kasuan, informazio fiskalerako, 945181555 telefonoa eta consultasfiscales@araba.eus posta elektronikoa egongo dira; informazio orokorrerako, berriz, 945181818 telefonoa izango da, eta helbide elektronikorako, hacienda@araba.eus.

Arreta telefonikoa eta telematikoa 8:15etik 14:30era izango da, astelehenetik ostiralera.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) telefono bidezko arretari eutsiko dio 945151015 zenbakian.

Nekazaritza Sailaren kasuan, ENB (Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa) ere ixtea erabaki da. Premiazko gaiak aldez aurretik hitzordua eskatuta erantzungo dira, 945 181818 telefonora deituz. NPBko 2020ko laguntzen eskaera bakarra aurkezteko, zeina eskualdeko bulegoetan izapidetzen baita aurrez aurre, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak (FEGA) eskaera aurkezteko epea gutxienez hilabetez luzatzeko eskatuko dio Europako Batzordeari, bizi den egoera aparta dela eta.

Arabako Foru Aldundiak neurri horiek hartzen ditu, eta, aldi berean, indartzen ditu telefono eta telematika bidezko arretarako eskuragarri dauden bitartekoak.

Albiste gehiago →