Energia sorkuntzarako proiektuei buruzko batzarra bihar
Bihar, martxoaren 22an, asteazkena, Aramaion energia sorkuntzarako proiektuak izenburupeko informazio-batzarra izango da.
- Ordua: arratsaldeko 18:30etan
- Lekua: Aramaioko udaletxean, pleno aretoan
Hitzorduaren helburuak honakoak dira:
-Udalak energia iturrien inguruan egindako lanketa eta jasotako informazioa azaldu.
– Aramaion kanpotik jasotako parke eolikoaren proiektua.
-Energia iturrien inguruan, 2023an zehar herritarrekin hausnarketa egiteko eskema proposamena aurkeztu.