Emuixon, urtarrilaren 11n Iturrietan

Nerea, Irati, Oihana eta Andere lau sorgin ameslari dira. Beraien militantziak eta musika uztartzen dituen proiektua da EMUIXON.

Feminismoak, ekologiak, herri txikien eta landa lurren defentsak, zaintza lanen aitortzak, askatasunak, elikadura burujabetzak, euskalgintzak…bizitza bizigarri egiten duten borrokek zeharkatzen dituzte.

Ez dakite bide honek nora eramango dituen baina ez zaie inporta. Bidaia gozatu nahi dute! ✨

Hurrengo geltokia urtarrilaren 11an izango da, eguerdiko 12:30tan, Aramaixoko Iturrieta Sagardotegian.

Albiste gehiago →