Emergentzia sanitarioak kudeatzeko programa martxan da

Aramaioko Udalak onartu du larrialdi edo emergentzia sanitarioa kudeatzeko plangintza eta bere baitan desfibriladore bat jartzea aurreikusten da osasun zentroaren inguruan.

Gaiarekin lotuta, ekintza ezberdinak gauzatuko dira Aramaion hurrengo hilabetetan. Hasteko, urte bukaeraren bueltan desfibriladore bat jarriko da Nardeaga kalean, osasun zentroaren inguruan. Eta horrekin lotuta, formakuntza saioa be emango da sanitarioak ez diren pertsonei zuzenduta.

Abenduaren 21ean formakuntza

Formazio saioaren helburua hauxe izango da: sanitarioak ez diren pertsonak bihotz-biriketako geldialdi batera eraman dezaketen egoeretan trebatzea.

Lau ordutako iraupena izango du formakuntzak, bi teorikoak eta bi praktikoak. Eta aukera egongo da desfibriladoreak nola funtzionatzen duen ezagutzeko ere.

  • Ordutegia: 10:00-14:00 (pleno aretoan)
  • Izena emateko epea: abenduak 18,udaletxera deituta: 945445016

Eskolan sentsibilizazio ekintza

Eskolako ikasleentzat ere ekintza berezia antolatu da martxorako. Eskolan, beste gauza batzuen artean, honako gaiak aztertuko dituzte: 112 zenbakira deitzearen garrantzia, laguntza eskatzeko modua, trebetasun ezberdinak sorospenarekin lotuta, egoera ezberdinak kudeatzeko modua.

Albiste gehiago