Emakumeon* bilera irekia ekainaren 20an

Aramaioko Udalak emakumeen bilera ireki baterako deia egiten du. Ekainaren 20rako egin da hitzordua, 18:00etan, pleno aretoan.

Beste elkarte eta norbanakoekin egin den bezala, oraingoan Berdintasun Sailak deitu du bilera.

Elkar ezagutu eta berdintasun zerbitzuak eskaintzen dutena azaltzea da helburua, baita partehartzaileen iritziak jasotzea ere.

Anima zaitez!

Albiste gehiago