Emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa gaur, ostirala
Azaroak 25eko egitaraua aurrera doa.
Asteazkenean maskulinitate tailerra izan zen eta herriko gizonezko ezberdinek parte hartu zuten.
Ostiral honetan kontzentrazioa egongo da arratsaldeko 18:00etan herriko plazan herriko talde feminista eta Itur Zurirekin batera antolatuta.
Bestalde, Udalak poltsa batzuk atera ditu egun honen harira. Poltsak salgai jarriko dira eta ateratzen den dirua emakumeen eskubideen alde lan egiten duena irabazi asmorik gabeko elkarte bati emango zaio. Salmentaz aparte, inkesta txiki bat zabaldu da eta parte hartzaileen artean poltsa batzuk zozketatuko dira.