Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren aurkako hainbat ekintza antolatu dira
Azaroak 25ean Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Zergatik ospatzen da? Oraindik ere, gizartean dagoen eskubide desorekak indarkeria eragiten duelako emakumeengan. Indarkeria hori ez da bakarrik fisikoa edo sexuala, emakume izate hutsak egunerokoan indarkeria matxista mota ezberdinak jasatea dakar. Hau horrela, Aramaioko Udalak Iturzuri Elkartearekin, Talde Feministarekin eta Zineklubarekin batera sentsibilizazio programa bat prestatu du azaroan zehar.
Azaroaren 23an, maskulinitatearen inguruan hausnartzeko tailerra egongo da gizonei zuzenduta. Tailer hau ez da izan ekintza puntual bat, pasa den urteko abendutik Aramaioko gizon batzuk ari dira biltzen feminismoa, rolak, indarkeria… bezalako gaien inguruan hausnartzeko.
Azaroaren 25ean, arratsaldez, urte guztietan bezala kontzentrazioa egingo da indarkeria matxistaren aurka egiteko.
Azaroaren 26an, Indarkeria Obstetrikoaren inguruko hitzaldia egongo da; haurdunaldi, erditzean, erditze ondoan eta orokorrean osasun sistemak ere indarkeria matxista eragiten duelako zenbaitetan. Horren inguruan hausnartzeko Esku-Hutsik Elkartea izango dugu gonbidatuta.
Azaroaren 27an eta abenduaren 2an zine-ziklo feminista egongo da: ‘Paulina’ eta ‘5 lobitos’ filmak proiektatutako dira.