Emakumeen Nazioarteko Eguna: martxoa proposamenez beterik

Martxoaren 8aren bueltan ekintza ugari izango ditugu Aramaion datozen asteetan. Hasteko, zapatu honetan, agrofeminismoa ardatz izango duen tailerra izango da. Zinema ere ez da faltako; hiru emanaldi egongo dira: La vida era eso, El acontecimiento eta Madres paralelas. Martxoaren 23an, Estitxu Fernándezek eta Erika Lagomak Ama* Eme* Ume* liburuaren aurkezpena egingo dute. Eta egitarau oparoa borobiltzeko, apirilaren 1ean “Tabuen kutxatik oholtzara” izeneko bertso saio solidarioaz gozatzeko aukera izango dugu; bularreko minbiziarekin lotutako esperientzia, estereotipo eta abarren buletan arituko dira.