Emakume baten irudia falta da

Joan den astean konturatu ginen ekonomatoko atean zegoen irudia falta dela. 2022an, martxoaren 8aren bueltan, historia egin duten Aramaioko emakumeen irudiak jarri ziren  herriko hainbat tokitan. Harrera ona izan zuten herrian 12 irudi haiek; erakusketa iraunkorra izatea zen hasieratik asmoa.

Zoritxarrez, baten batek irudi horietako bat kendu du, ez dakigu zer helbururekin. Horrelako bandalismo ekintzek haserrea sortzen dute herrian, bereziki, urte luzetan ezkutuan egon den emakume horien ekarpenaz ari garela. Udalak horrelako jokaerak biziki gaitzesten ditu. Era berean, jakinarazi nahi dugu irudia berriz jartzeko lanean ari garela.