Elkarte eta erakundeek berdintasuna bultzatzeko egiten dituzten jarduerak diruz laguntzeko 2024ko deialdia
Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntza da eta Aldundiak 190.000,00 euro bideratuko ditu. 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era egindako jarduerak hartuko ditu barne.
Helburua da laguntza ematea elkarte sarea indartzeko eta irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeek Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak egin ditzaten.