ELKARREKIN (DES)-IKASTEN: lehen bi ekintzak ate joka!

«Elkarrekin (des)-ikasten» proposamen/egitasmo berri bat da. Aramaion sortzen dena, herritar guztiei zuzenduta! Bere baitan antolatu dira ekintza desberdinak. Dagoeneko lehendabiziko biak ate joka ditugu (azpian informazio gehiago).

Zer da «Elkarrekin (des)-ikasten»

Pertsona batek jaiotzetik hil artean etengabe ikasten eta ikasitakoa des-ikasten, etengabe egokitzen, ematen du, edo eman beharko luke bizitza. Eta (des)ikasketa hori era kolektiboan egin beharko genuke, azken finean animali sozialak garelako eta jakintza era integral horretan, tokian toki, garaian garai, ulertuta bihurtzen da aberasgarrien eta praktikoen. Eta hori kontuan izanda sortzen da ekimen hau.

Gure arteko harremanak osasuntsuak, justuak, parekoak eta sanoak izateko sortzen da ekimen hau. Gizartearen norabidean eboluzionatzeko. Guk egiten dugulako auzoa, herria, gizartea eta mundua. Errespetua eta gure arteko zaintza beharrezkoa da. Gai asko jorratuko ditugu eta elkarrekin ikasi eta ezagutza partekatu nahi dugu.

Gaur egungo gizarte-arazo batzuei erantzuten dieten jarrera, balio eta arauez ari gara.

Ingurumena, kontsumoa, euskara, osasuna, zaintza generoa eta berdintasuna, nortasuna, herrigintza… egunerokotasunean denoi eragiten dizkiguten arlo ezberdinetan sakondu nahi dugu era kolektibo batean.

Orain arte egin dira formazio eta ekintza ezberdinak helburu honekin baina oraingo honetan marko bat jarri nahi izan diogu. Marko horretan eragile edo norbanako ezberdinon proposamenak jasotzen jarraitu nahi dugu eta elkarrekin (des)ikasten jarraitu.

Lehendabiziko bi ekintzak

Ekimen honetan kokatu eta sustatu ditugun lehen bi ekintzak ate joka ditugu. Animatu, proposatu, parte hartu!

 

Hitzaldi-solasaldiak

  • Irailak 25 –  «Amatasun feministak» (June Fernandezekin)
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Aurretik izena eman behar da, mezu bat bidalita: berdintasuna@gorbeialdea.eus

——————————————————

  • Irailak 29 – «Ziberindarkeria matxistak» (Estibaliz Linaresekin)
  • Bi saio:

goizez eskolako ikasleentzat eta
arratsaldez irekita – 18:00-20:00

  • Tokia: kultura etxean (aretoa bete arte).

 

Albiste gehiago →